Haurtzaroan ohikoak dira martxaren asaldurak, hala nola, barne-errotazioan ibiltzea, kanpo-errotazioan ibiltzea, oin-puntetan ibiltzea... Horiek guztiek arrazoi ugari izan ditzakete. Duten kausaren arabera, "normala" izan daiteke adinerako edo ez, mediku espezialistarengana edo ortopedarengana bideratzea eska dezake, fisioterapia tratamendua edo bigarren mailako alterazioak prebenitzeko jarraibideak behar izan ditzake. Crece-n fisioterapian kasu hauetarako balorazio protokolo bat egiten dugu, haurraren balorazio neuromuskuloeskeletiko osoa, zenbait gaitasun funtzionalen analisi funtzionala, martxaz gain eta martxaren analisi analitikoa barne hartzen dituena. Honek datu objektiboak ematen dizkigu esku-hartze egokiena planteatzeko. Eta eboluzioaren jarraipena egiten dugu behar duten kasuetan, zuen seme-alaben garapen hobea ziurtatzeko.