Ongi etorri gure osasun, mugimendu eta autonomia espaziora!
Ongi etorri gure osasun, mugimendu eta autonomia espaziora!
Haurrei, familiei eta helduei laguntzen diegu mugimendua, autonomia eta eguneroko bizitzako parte-hartzea sustatzeko
Gure helburua ez da soilik tratatzea, bidelagun izatea baizik. Zuen konfiantzazko babesa izan nahi dugu, tresna, erantzun eta tratamendu espezializatuak eskainiz, betiere pertsona bakoitzaren erritmoa eta potentziala errespetatuz. Haur bati mundua lehen aldiz ezagutzen laguntzen, edota heldu bati bere autonomia berreskuratzen eta mantentzen laguntzen, egunero egiten dugu lan gure pazienteen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko.
Gure lan egiteko modua
Tratamendua ez da fisioterapiako gelan gelditzen. Pazientearekin eta bere ingurukoekin eskuz esku lan egiten dugu, helburu terapeutikoak eguneroko errutinetan integratuz, aurrerapenak benetako bizitzara traslada daitezen.
Gure esku-hartzeak nerbio-sistemak moldatzeko eta berrantolatzeko duen gaitasunean oinarritzen ditugu. Jarduera gozagarri, esanguratsu eta pertsona bakoitzaren gaitasunetara egokituak diseinatzen ditugu, garuna funtzioak berreskuratzera edo eskuratzera bideratzeko.
Giza gertutasuna eta neuroerrehabilitazioan etengabeko prestakuntza espezializatua uztartzen ditugu. Horri esker, zorroztasun zientifikoz heltzen diogu edozein adinetako asaldura neurologikoen konplexutasunari.
Fisioterapia pediatrikoa eta neuroerrehabilitazioa
Haurrak, gazteak eta helduak
🧠 Haurren eta helduen neuroerrehabilitazioa, sistema nerbiosoaren edo gaitasun funtzionalen asaldurak dituzten pertsonentzat.
👶 Bizitzako lehen etapan eta garapen motorrean laguntza
👣 Fisioterapia pediatrikoa. Jarrera-eta ibilkera-nahasteak.
🌬️ Haurren eta helduen fisioterapia respiratorioa.
♿ Laguntza teknikoen eta ingurunearen egokitzapenaren gaineko orientazioa.
🧑🧑🧒 Tailerrak: haurtxoen eramate ergonomikoa, haur-masajea, garapen-mugarriak.