Haurtxoen eta haur txikien prozesu biralak eta bronkiolitisa azkar zaildu daitezke jariakinak ondo kudeatzen ez badira. Klinikan, eskuzko teknika leun eta seguruak aplikatzen ditugu, prozesuaren iraupena murrizteko eta konplikazioak saihesteko. Gainera, sudur-garbiketak eta etxeko maneiua behar bezala egiten irakasten dizuegu, zuen haurraren koadro klinikoaren unearen arabera.
Arrazoi neurologikoengatik arnasketa-gaixotasun buxatzaileak, murriztaileak edo muskulaturaren ahulezia dituzten haur eta helduetan, aireztapena eta muskulu-indarra hobetzeko lan egiten dugu. Horretarako, gailu espezifikoak erabiltzen ditugu, hala nola estimulatzaile bolumetrikoak edo eztul-laguntzaileak (Cough-Assist), birika-ahalmena hobetzen dugu eta infekzio larriak prebenitzen ditugu.